Erremontea

Finalerdiak gaurtik, Utergaren bajarekin

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 12a, 00:00

Binakako Erremonte Txapelketako finalerdiak gaur hasiko dira, eta aldaketak izan dira bikoteetan, Utergak mediku baja aurkeztu duela eta. Horrela, aurrelarien sailkapena al­da­tu da: Urriza, Matxin III eta Juanenea ariko dira lehian. Atze­la­rie­tan, berriz, Azpiroz, Barrenetxea IV eta Larrañaga. Gaur arra­tsal­deko 16:00etatik aurrera Galarretan jokatuko diren par­ti­du­etan bigarrena izango da finalerdietakoa, eta Barrenetxea IV hernaniarrak jokatuko du Matxin IIIrekin, Urriza eta La­rra­ñagaren kontra.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!