elkarbizi

Normalizazio prozesua eta lidergo politikoari buruzko saioa, Elkarbiziren programa bukatzeko

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 12a, 00:00

Urteko azken saioa hilaren 18rako antolatu du Elkarbizik, Lasarte-Oriako Villa Mirentxun, 19:00etan. Izen-ematea hilaren 16an itxiko da.

Elkarbizi taldeak 2019ko programari bukaera emateko azken saioa antolatu du, hilaren 18rako. Ardanza lehendakari ohia gaixotu izana medio atzeratu zen hitzaldia berreskuratuko du, hain zuzen: Normalizazio prozesua eta lidergo politikoa. 

Hitzaldia Lasarte-Oriako Villa Mirentxun izango da, aben­­duaren 18an, arratsaldeko 19:00e­tan hasita. Baina Ardanzak guz­tiz osatu gabe jarraitzen duenez, Imanol Lizarraldek gidatuko du saioa. Helburua izango da indarkeriaren aurkako gizarte-ekimen eta mobilizazioetan lidergo politikoak eduki duen eraginaren neurria ezagutzea.

Lider politikoen eraginaz
Lizarralde Historia Garaikidean doktorea da, eta euskal gatazka eta normalkuntza politikoan az­­tertzaile espezializatua. Eus­kal gizarteak indarkeriaren au­­rrean agertu duen jarrera epai­­tzerakoan, bere ustez, ez da kontuan hartzen gizartearen sus­perketarako eragingarriak izan zitezkeen lidergoek jokatu duten papera. 

Ardanzaren ordez, Lizarraldek gidatuko du saioa.


Hain zuzen, bere iritziz «his­­toriak argi uzten du eus­kal gizartea mobilizatu egin de­la bere ordezkari politikoen li­dergoak dei­tuta, edo iden­ti­fikatzen den gizarte-erakunde haien deialdia denean».

Izen-ematea, 16ra arte
Orain arteko saioak bezala, ho­netan parte hartzea ere irekia da. Dena den, ikastaroaren iza­e­ra trinkoagatik plazak muga­tu­ak direnez, aldez aurretik izena eman behar da. Abenduaren 16a, astelehena, izango da ho­rretarako azken eguna. Helbide elek­troniko honetara idatzi be­har da: ganboiturri@gmail.com.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!