BERRIAK

Erakuslehio politena jartzeko lehian 15 denda, Gabon giroan

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 12a, 00:00

Erakusleihoen artean hiru onenak aukeratuko ditu epaimahaiak.

«Hernanik merezi duen Gabon giroa» sortzeko erakusleihoak nola antolatu ikasi dute Berriakeko dendek eta lehiaketan ari dira parte hartzen.

Berriak, Hernaniko Merkatari eta Ostalarien elkarteko 15 denda Hernaniko Gabonetako Erakusleihoen II. Txapelketan ari dira parte hartzen. Aste honetan prestatu dituzte diseinuak, eta urtarrilaren 6ra arte ikusi ahal izango dira.

Gabon giroa sortzeko ahalegina
Elkarteak daukan helburua da «erakusleihoak modu erakargarriagoan apaintzea, eta Hernanik merezi duen Gabon giroa sortzen jarraitzea». Hori horrela, ikastaroa egin zuten azaoran Orainartekin, zein material eta teknika erabili daitezkeen ikasteko.
Orain, ikasitakoa martxan jarri, eta erakusleihoak apaindu dituzte Berriak elkarteko 15 dendak, eta lehiaketan ari dira parte hartzen. Erakusleiho politena zein den Udaleko eta Berriakeko ordezkariek erabakiko dute abenduaren 20an. 2019ko hiru onenak izendatuko dituzte, eta komunikabideetan eta sare sozialetan jakinaraziko dute erabakia.
Erakusleihoak ikusteko aukera, hala ere, urtarrilaren 6ra arte izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!