kontrakantxa

Pizza-poteak lagundutako argazki erakusketa gaur, astebururako indarrak hartzeko

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 12a, 00:00

Igandean Adarra mendira igo ziren, Hernanitik oinez abiatuta.

Hamairugarren urteurrena ospatzen segiko dute gaur Kontrakantxan, 18:00etan. Larunbateko bazkari txartelak ere gaur arte salduko dira.

Kontrakantxa Gaztetxea bere 13garren urteurreneko egitarauaren zati potoloenera iritsi da. Gaur, arratsaldeko 18:00etan pizza-potea jarriko da denen eskura, eta 13 urte hauek biltzen dituen argazkien erakusketa ikusi ahal izango da.
Bihar eta etzi, berriz, ospakizun egitaraueko ekitaldi potoloenak egingo dira.

Hitzaldi, kontzertu eta jatekoak, bihartik
Egun potoloenak datozen biak izango dira. Bihar, 19:00etan, okupazioa eta etxebizitza problematikaren inguruko hitzaldia emango du Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak, eta ondoren, 21:00etan, jantoki soziala irekiko da, nahi duen guztiarentzat.
Bukatzeko, 22:30etan kontzertua emango du Errokak, Kokonauta eta R.K. Marik lagunduta.
Larunbatean, berriz, eguerditik hasiko dira martxan. Eguerdiko 12:00etan kalera aterako da Gaztetxea, eta sagardo kupela eta pintxoekin postua jarriko da kaxkoan. Gero, herri bazkaria egingo da 14:30etan; bazkari txartelak gaur gauera arte salduko dira Garin eta Goiz Argin. Kamixeta ere emango da, 12 euroen truke.

Bazkalondorenean, Züttik elek­trotxarangak joko du, eta 22:30etatik aurrera, Sofokaos, Artritis speed punk eta Yakovlek42 street punk taldeek. Igandean 18:00etan garbiketa deitu dute, bukatzeko.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!