Finalerako oharrak, Bertsozalek

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 11a, 00:00

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala larunbatean jokatuko da Illunben, 17:00etan, eta sarrerak salgai daude: bertsosarrerak.eus. Geratuz gero, egunean bertan 15:00etan ere salduko dira. Eta erosi ezin dutenek, telebistaz eta interneten zuzenean jarraitu ahal izango dute. Bertaratzeko, berriz, garraio publikoa erabiltzeko gomendatu dute, futbol partidua dela-eta, are jendetza haundiagoa espero delako. Mugikortasun arazoak izanez gero, abisatu: 943 670 575 edo gipuzkoakotxapelketa@bertsozale.eus

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!