Literatur saioak gaur, ume eta helduek

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 10a, 00:00

Maite Frankok bi ipuin kontaketa saio egingo ditu gaur Biterin; 17:30etan 3-4 urtekoentzat, eta 18:00etan 5-7 urte artekoentzat. Bestalde, helduek ere gaur eta bihar izango dute hitzordua literaturarekin. Gaur, Juan Luis Zabalaren Ospa liburuaz ariko da Ane Mayoz. Bihar, El desierto de los tártaros landuko du Amaia Garciak. Biak 19:30etan izango dira . 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!