Kiroldegia

Gimnasioan entrenatzeko, bi saio formatibo

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 10a, 00:00

Bihar eta hilaren 18an egingo dira, makina desberdinen inguruan.

Kiroldegiak «zerbitzua hobe­tze­ko bidean hainbat pauso eman» dituela jakinarazi du, eta «gim­na­sio­ko entrenamenduak ho­be­­tze­­ko martxan jarriko duen egi­tas­mo berria» aurkeztu nahi izan du. Horrela, bi saio formatibo eta praktiko antolatu ditu, gim­na­sio­an dagoen materialari erren­di­men­du hobea atera eta ari­ke­tak egoki egiten ikasteko.

Aurreneko saioak bihar emango dira, 10:30etan bat, eta 18:00etan bestea, ariketa kardiobaskularra lantzeko makinen inguruan. Bigarrenak, berriz, abenduaren 18an, ordu berdinetan, baina bizkarra lantzeko makinen bueltan.

Era berean, gogorarazi dute iradokizunak egiteko kaxa badagoela, sarreran.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!