ERREMONTEA

Barrenetxea sailkatu egin da finalerdietara

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 10a, 00:00

Urrizarekin ariko da hemendik aurrera, eta lehenengo partidua ostegunean jokatuko dute, Uterga eta Larrañagaren kontra. 

Binakako Txapelketaren fina­ler­dian egongo da aurten, Barre­netxea IV hernaniarra. Aurtengo txapelketak egitura berria izan du, eta orain arte elkarrekin egon diren bikoteak, banandu egingo dira: finalerdietara hiru aurrelari onenak eta hiru atze­lari onenak sailkatu dira. Eta sailkapen horren ara­bera osa­­tu­ko dira bikoteak; lehendabiziko aurrelaria hirugarren atzelaria­rekin, bigarrenak elkarrekin, eta hirugarren aurrelaria lehe­nengo atzelariarekin.
Barrenetxeak sailkapen ho­rre­tan bigarren amaitu du, 27 punturekin. Azpiroz izan da aurrena 28rekin, eta Larrañagak azken jardunaldian ezustekoa eman eta 20 punturekin hiru­garren sailkatu da, Endika kan­poan utziz, 19rekin. Ionek itxi du sailkapena, 15 punturekin. 
Aurrelarietan, Uterga izan da aurrena 30 punturekin, Urriza bigarren 24rekin, eta hirugarren posturako berdinketa egon da, Matxin III eta Juanenearen arte­an, 20na punturekin. Hala ere, tanto eta akatsen arteko batuketan aurretik geratu da Matxin, eta bera izango da au­rrera jarraituko duena. Juane­nea eta Ansa II kanpoan geratu dira; urnietarrak 15 puntu batu ditu.
Sailkapen horrekin, fina­ler­dietako bikoteak honela geratu dira. Uterga eta Larrañaga elkarrekin ariko dira hemendik aurrera; Urriza eta Barrenetxea da bigarren bikotea; eta Matxin III eta Azpirozek osatuko dute hirugarren bikotea.
Orain, finalerdietako ligaxka hasiko da. Ostegunean jokatuko dute Uterga eta Larrañagak, Urri­za eta Barrenetxea IVaren aurka. Irabazleek Matxin III eta Azpiroz izango dituzte aurrez aurre, bigarren jardunaldian, larunbat honetan. 

40-18ko emaitzak aldatu zuen sailkapena, azkeneko jardunaldian
Joan den larunbatean, ligaxkako azkene­ko jardunaldian, Juane­neak eta Barrenetxeak 40-18 garaitu zituzten Matxin III eta Endika, eta emaitza horrek han­kaz gora jarri zuen sailkapena. Endika izan zen kaltetu na­gu­sia, eta Larrañagak eta Urrizak Ansa eta Ionen aurka 40-34 iraba­zita, atzelari azkoitiarra izan zen hirugarren atzelari sailkatua, ezustean sal­diastarra kanpoan utziz. Endikak zeukan sei pun­turen aldea, ez zen na­hi­koa izan, kirolean edozer ger­tatu dai­tekeela erakutsiz. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!