hernani errotzen

Akitaniako Gerratik Orreagakora, errepasoa

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 10a, 00:00

Hernani Errotzenek antolatuta, 19:30etan Biterin Baskoniako Dukerriaren estatus politikoa hitzaldia izango da.

Memoria historikoa lantzeko egiten duen lanari jarraipena emateko, bi hitzordu jarri ditu Hernani Errotzen elkarteak aste honetarako. Aurrenekoa, gaurko: Baskoniako Dukerriaren estatus politikoa (768-801) hitzaldia emango du Iñaki Lopez de Luzuriagak gaur, 19:30etan Biterin. Euskal Wikilarien Elkarteko ba­­tzordekide eta itzultzailea da Lu­zuriaga, eta Euskaldunak eta karolingiar iraultza: Akitania eta Baskonian barrena liburuan oinarrituta ariko da. Besteak beste, azalduko du Akitaniako Gerra amaitzear zela, 767an, ka­rolingiarren aurkako gerra saihesteko hitzarmena egin zu­tela euskaldunek, Pepin eta Karlos erregeekin. Baina 778an karolingarrak Baskonian sartu eta Orreagako Gerra izan zela.
Bihar, berriz, Arantzazu harriz herri dokumentala jarriko da Biterin, 19:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!