Langile 50 urte

Gurasoen paperaren inguruan gaur, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 10a, 00:00
Aurrekoan Freineten eraginaz aritu ziren.

Madrilgo Bosquescuela Cerceda Zentroko Pedagogia Zuzendaria, Jara Loira ariko da, 18:00etan Biterin, hitzaldia ematen.

Urtea bukatu aurretik antolatutako azken ekitaldia izango da gaurkoa, Langile ikastolaren 50garren urteurreneko egitarauaren barruan. Urte berria hasi bezala ekingo diote berriro.
Gaurkoan, Jara Loira, Ma­dril­­go Centro Bosquescuela Cer­ceda zentroko pedagogia zuzendaria izango da Biteri kultur etxean, arratsaldeko 18:00etan hasita, hitzaldia ematen. Edonori irekia izango da, eta gaztelaniaz egingo da.

Seme-alabekin komunikatzeko gakoei buruz
Hainbat gai landuko ditu gaur Loirak, seme-alabekin modu aser­tiboago eta enpatikoago ba­tean komunikatzearen ingu­ru­an. Hainbat gako emango ditu; besteak beste, sentimendu eta beharrekin konektatzea, gatazken ebazpena eta autoritatea eta errespetua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!