Errugbia

Hernanik ezinean, berriz ere galdu egin du Santanderren 44 eta 6

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 9a, 00:00

Bathco jaun eta jabe izan da 32garren minututik aurrera. Hernaniarrek ez dute garaipenik lortu aurtengo denboraldian eta aurkariak ihes egin dute.

Denboraldia benetan ilun jarri zaio Hernaniri atzo 44-6 Santanderren galdu eta gero. Hamar jardunaldi jokatu dira, aurreneko itzulia amaitzeko partidu bakarra geratzen da, eta ez du oraindik garaipenik lortu. Bathco Santander aurkari zuzena izan daiteke, baina atzoko partidua eta gero ihes egin du eta dagoeneko oso zaila da bera harrapatzea.
Burgosek ere Sevillan irabazi egin zuen eta Cisnerosek, nahiz eta galdu, puntua lortu zuen etxean. Beraz madrildarrak dira orain azkenaurrenak, baina zazpi punturen aldea dute Hernanirekiko. Hernaniarrek hiru puntu dituzte eta kinka larrian daude mailari eutsi nahi baldin badiote. 
Partiduari eutsi zion lehenenego ordu erdian eta ordu erdi bete zenean 6-6 zeuden berdinduta. Irabazteko aukerekin zegoen taldea. Hala ere, lehenengo zatiko azken hamar minutuetan eta bigarren zatian jaun eta jabe izan ziren kantabriarrak 38-0ko partziala eginez.

Todd eta Manuk debuta
Hernaniarren bi fitxaketa berriak; Kane Todd eta loketi Manu hasierako hamabostekoan irten ziren, baina horrek ez zuen garaipena ahalbideratu. Hurrengo bi partiduak Landaren jokatuko dira.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!