Inauteriak

Inauterietako lehiaketaren kartelak aurkezteko epea gaur amaitzen da

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 9a, 00:00

Biterin entregatu behar dira eta etzitik aurrera Biterin bertan edo interneten bozkatu daitezke. 

2020ko inauterietako kartela aukeratzeko lehiaketa duela aste batzuk jarri zuen martxan Hernaniko Udalak eta gaur da, pro­po­sa­menak aurkezteko azkeneko eguna. 
Biterin entregatu behar dira, formatu digitalean. 32 zentimetroko zabalera izan behar dute, eta 48 zentimetroko altuera. Hernaniko Inauteriak 2020 goiburua izan behar dute. Sinadurarik gabe entregatu behar dira, kartazal itxian; eta bertan zehaztuko dira izen-abizenak, helbidea eta telefonoa. Irabazleak, 600 euroko saria jasoko du: 300 euro dirutan, eta beste 300 euro Berriak elkarteko dendetan erabiltzeko. 


Bozkatzeko epea, etzitik abenduaren 26ra arte
Behin epea bukatuta, inau­terietako Jai Batzor­deak aurkez­­tutakoen artean, lau au­ke­ratuko ditu, ondoren, herrita­rrek bozkatu ditzaten. 
Bozkatzeko epe hori asteazkenetik, abenduaren 11, abenduaren 26ra izango da, eta bi bide izango dituzte he­rritarrek botoa emateko: in­ter­net bidez, edo Bi­­te­rin ber­tan. Urtea bukatu aurretik, aben­duaren 31n, jakinara­ziko da irabazlearen izena.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!