Urtarrilaren 30eko greba orokorrerako, pausoak

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 8a, 00:00

Buruntzaldeako Greba Batzordea osatzeko Batzar irekia egingo da bihar, Biterin. 

Urtarrilaren 30ean Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kar­tak izeneko greba orokorra dei­tu dute eta Buruntzaldeako Greba Batzordea osatzeko Ba­tzar irekia egingo da bihar, 18:00etan, Hernaniko Biteri kul­tur etxean. Azaroaren 27an aur­keztu zuten greba orokorra. 

Aldarrikapen taulak 30 neu­rritik gora jasotzen ditu eta hauek «zuzenduta daude pre­karizazioari mugak jartzeko, az­ken urteetako murrizketak atze­ra botatzeko, prekarietatea eza­batzeko, lan baldintzak duin­tzeko eta eskubide sozialak defendatzeko. Bestelako eredu sozio-produktibo baten aldeko neurriak» direla nabarmendu zuten aurkezpenean.

Lan harremanetarako eta ba­bes sozialerako esparru pro­­pioa, eskubide sozialen ber­­mea eta 1.080 euroko gu­txieneko pentsioaren alda­rriak daude tartean. 2011 eta 2013ko erreformetan one­tsi­ta­ko pentsio-murrizketak in­dar­gabetzea, Zapatero eta Rajoiren lan erreformak ber­­tan behera uztea eta es­kubide sozialen bermea dira aldarrikatzen dituzten bestelako neurriak. 

Ehun eragile sozialetik gora daude bertan, tartean euskal gehiengo sindikala –UGT eta CCOOk ez dute bat egin deialdiarekin.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!