Hernanirekin Zelanda Berriko Kane Todd eta Tongako Loketi Manu, gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 8a, 00:00

Landareko taldeak bi atzerritarrekin indartu du taldea eta Santanderren aritzeko prest dago.

Hernanik gaur Santanderren, 12:00etatik aurrera, berrikuntza garrantzitsu birekin jokatuko du. Aurreneko aldiz Polidoriren eskuetan egongo da bi atzerritar berrirekin jokatu edo ez. Hori bai, Zelanda Berriko Kane Todd eta Tongako Loketi Manu prest daude debuta egiteko. Zelanda Berriko jokalaria aurrelaria da eta lehenengo lerroan jokatzen du. Tongarra berriz erdiko postuetan aritzen da.
Aurrez aurre Bathco Rugby taldea egongo da. Bederatzigarren pos­tuan doa, Hernaniri bederatzi puntuko deferentzia ateraz, Hernaniko gazteak, 12. postuan baitoaz, hiru punturekin. Aurten egin du debuta Gorengo Mailan Bathcok baina talde indartsua batu du, argentinarrez josia. Bathco Rugby eta Hernaniren artean, UBU Colina Clinic eta Cisneros taldeak dau­ de, biak ere bederatzi punturekin.

Lehenengo partidua irabazteko esperantzarekin
Orain artean, bederatzi partidu jolastu ditu Hernanik, eta partidu guz­tiak galdu ditu. Hala ere, gaurko hamargarren jardunaldi honetan, dena emango dute herriko mutilek, eta Santanderreko tal­dea garaitzeko esfortzu eta indar guztiak San Roman zelaian utzi­ko dituzte. Batcho Rubgy taldea 9. postuan doala kontutan har­tuta, irabazteko itxaropena ez da txikia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!