MUSIKA

Hernasaxen kontzertua ostiralean eta txistulariena, gaur zortzi

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 8a, 00:00

Bi saioak Milagrosan izango dira; Hernasax eta akordeoi orkestrarena 13an, 19:00etan eta 15ean, txistulari kontzertua 13:00etan.

Gabonak hurbil daudenaren adierazlerik nabarmenetakoa,  bes­teak beste,  mu­sika kon­tzer­tuak izaten dira. Datorren as­tean urteroko bi zita garran­tzi­tsu ja­rri dira, biak ere Milagrosan. Musikarekin gozatzen segi­tze­ko aukera izango da da­to­­zen egunetan ere, Gabonen ai­tza­kian. Datorren ostiralean, abenduaren 13an, ‘Hernani’ Mu­­sika Esko­lako Hernasax eta akor­deoi taldeak eta Txistulari Ban­da entzuteko aukera izango da.
Hernasax eta akordeoi or­kes­taren kontzertua 19:00­etan hasiko da. Hortik bi egu­netara, gaur zortzi, Ga­bonetako Txistulari Kon­tzer­tuak hartu­ko dio erre­leboa, hau ere Mi­la­grosan. 13:00etan hasita el­ka­rrekin ari­ko dira Juan Jose Arregiri es­kerrak emanez tal­dea, Txistulari Banda, biolin-jotzailea eta  piano-jotzailea.

Jarraipena izango dute emanaldi gehiagorekin
Lehendabiziko biak izango dira Hernasax eta Txistularien Banden kontzertuak, baina ez azkenak. Ondoren etorriko dira ‘Hernani’ Musika Eskolako teklatu ikas­leen emanaldia, Gabon kanten jaialdia eta ur­teroko Gabonetako Kon­tzertua.  
'Hernani' Musika Eskolako teklatu taldearen kontzertua, abenduaren 18an izango da, 19:00etan hasita, Biterin. Gabon kanten jaialdia, kantuzek antolatuta, abenduaren 19an, ostegunez, egingo da San Joan Bataiatzailearen elizan, 20:00etan. Herriko eta ikastoletako abesbatzak ariko dira. 

Abesbatzak eta Banda, Santo Tomas egunean
Santo Tomas egunean elka­rre­kin ariko dira Hernaniko Mu­sika Banda eta Ozenki abes­batza, eta Goizuetako Umo­re Ona abesbatza ere gon­bi­datu dute. San Joan Ba­taia­tzai­lea elizan ariko dira denak batera, 20:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!