eleberria

Go!azen-en 2garren eleberria kalean

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 8a, 00:00

Kalean da dagoeneko Go!azen saioari buruzko bigarren eleberria. Eiderren egunerokoa du izenburua, Jasone Osorok idatzi du eta Alai Zubimendi hernaniarrak egin ditu ilustrazioak. Bigarren eleberri honek Eider izeneko Go!azen telesaileko pertsonaia berrietako baten bizipenak kontatzen ditu, Basakabiko udalekura iritsi baino lehen. Eleberri serieak (bi atera dira jada) sekulako arrakasta izan du. Lehen zenbakia hirugarren argitaldian dago jada.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!