langile ikastola

Langile ikastolaren urteurreneko ospakizunetan gurasoen papera aztertuko da bihar

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 8a, 00:00

Jara Loirak, Cercedako Bosque Escuelako zuzendariak, Biterin, 18:00etan, eskainiko du gazteleraz eta irekia izango da.

Urteurren borobila ari da ospatzen aurtengo ikasturtean Hernani­ko Langile ikastola. Ma­kina bat ekin­tza prestatu dituzte eta biharko hitzaldi bat antolatu dute. Kasu honetan Biterin izango da, herritarrei irekia. Comunicación y auto­ri­dad. El papel de los padres hoy en día izenburupean, Jara Loirak, Cercedako Bosque Escuelako zuzendaria izandakoak eskai­niko du. Arratsaldeko 18:00etan izango da. 

Ko­munikazioa eta auto­ritatea; gu­rasoen papera gaur egun landuko dute. Gaz­telaniaz eskainiko du hi­tzal­dia, eta interesa duen edo­nori dago zuzenduta. Landuko dute, nola konektatu seme-alaben senti­­mendu eta beharrekin; gataz­kak nola ebatzi; eta autoritatea eta errespetatua zein mo­dutan eraman praktikara.

Otsailean zehar jarraituko dute hitzaldiek
Hitzaldi sortarekin urte hasieran bukatuko dute. Hain zuzen, otsailaren 15ean, tailerra egingo dute egungo eztabaida baten inguruan: Neskak eta mutilak berdin hezitzen al ditugu? Eta sexualitatean? Horren inguruan aritzeko, bi hizlari izango dira: Amelia Barquín, EHUko Hezkuntza Berdintasunean aditua, eta Nerea Santxo sexologoa. On­dorioen berri emango du, bu­kaeran, Bea Egizabal clownak. Hau ere Biterin izango da, goizeko 09:30etan hasita 
2020an, aldiz, aisialdiari lotutako ekintza mordoak izango dira. Martxoan izango dira Haur Hezkuntzako eta helduen ikuskizuna, baita Lehen Hezkuntzako ikasleentzat diskofesta, baita hainbat bazkari ere. Batetik, guraso eta irakasle ohien bazkaria egingo dute. Eta bestetik, ikasle ohien eguna maiatzaren 23an izango da. Herrian zehar hainbat ekintza egin ondoren, ikasle ohiek sagardotegietan egingo dute otordua.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!