KONTRAKANTXA

Adarrara mendi martxa bihar, aste potoloaren atarian

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 7a, 00:00
Eñaut Martikorena, Ane Zuazubiskar eta Aitor Bizkarra aritu ziren umorea jartzen, osteguneko bertso afarian.

Goizeko 08:00etan elkartuko dira, eta menditik bueltan, bazkaria egingo dute, borobiltzeko. Datorren astean, makina bat ekintza izango dira, asteazkenetik igandera bitarte: pizzapotea, hitzaldia, erronka, herri bazkaria, kontzertuak...

13garren urteurreneko ospaki­zu­netan murgilduta dago Kon­tra­kantxa gaztetxea, ostegune­tik. Giro ederrean egin zuten bertso afari jendetsua, Ane Zua­zubiskar, Aitor Bizkarra eta Eñaut Martikorenaren ber­tsoe­­kin, pintxopotearen ondo­ren, eta behin Hile­rokoa aldiz­kariaren ale berria aurkeztuta.  
Biharko jarri dute bigarren hitzordua, aste hau ondo bu­ka­tu, eta hurrengoari, ospakizu­nen aste potoloari, bidea egite­ko. Mendi martxa antolatu dute, eta Adarrara igoko dira, goizeko 08:00etan elkartuta. Gainera, menditik bueltan, bazkaria egingo dute elkarrekin, eguna borobiltzeko.
Baina, esan bezala, datorren astea izango da, ekintza gehien bilduko dituena. Izan ere, aste­azkenetik igandera, egitarau zabala prestatu dute. Auzolane­rako jarri dute hitzordua as­te­azkenean bertan, arratsaldeko 17:00etan. Eta ostegunean, pi­zza­­potea eta argazki erakus­keta jarriko dituzte Kontrakantxan, 18:00etatik aurrera.

Okupazioari buruzko hitzaldia, ostiralean
Baina ekintza gehien, ostiralean eta larunbatean izango dituzte. Hasteko, ostiralean bertan, oku­­pazioari buruzko hitzaldia antolatu dute, Kontrakantxan, arratsaldeko 19:00etan hasita: Okupazioa eta etxebizitza proble­matika. Gasteizko Etxebizitza Sin­dikatuak eskainiko du.
Ondoren, Jantoki Soziala za­balduko dute, gaueko 21:30etan; eta eguna borobildu eta aste­bu­ruari bidea egiteko, kontzertua izango da, Erroka musika tal­dearen eskutik.
Larunbat eguerdian izango du segida festak. Gaztetxea kalera aterako dute 12:00etan, eta herri bazkarirako jarri dute hitzordua ondoren, 14:30etan. Hortik aurrera, musikak hartu­ko du protagonismoa, berriro. Aurrena, Zuttik Elektrotxaranga hernaniarrak jarriko du giroa, arratsalde osoan zehar. Eta gero, gaueko 22:30etan hasita, kontzertuak izango dira.
Igandean, berriz, ospakizu­naren ondorena etorriko da: auzolanean gaztetxea garbi­tze­ko jarri dute hitzordua, arra­tsaldeko 18:00etan.
Lur berriak lelopean, aurten abiatutako dinamika eta borro­ka ezberdinak herrira zabaldu nahi izan dituzte ekintza ho­ri­ekin, Gazte Asanbladaren lana ezaguta­raziz. Eta horrekin ba­te­ra, «antolatzearen beharra» eman nahi dute aditzera, «gazte problematikaren esparru ezber­dinei erantzuteko». Belaunaldi ezberdinen arteko harremanak ere sortu nahi dituzte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!