UDAL KIROLDEGIA

Udal Kiroldegiko ikastaroetan, izenematea

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 7a, 00:00

Izena eman daiteke Udal Kiroldegiko ikastaroetan. 2020ko urtarriletik apirilera izango dira. 

2020ko urtarriletik apirilera arte­ko ikastaroetan, izenema­teko aukera zabalik dago. Ikasle berriek, 16ra arte dute aukera apuntatzeko; eta ikasle ohiek, berriz, hilaren 18 eta 19an izango dute aukera. 

Nola eman izena, Udal Kiroldegiko ikastaroetan  
Kiroldegiko bulegoan eman be­har da ize­na, astelehenetik os­­ti­­ra­le­ra arte­, goi­zeko 8:00etatik eguerdiko 14:00etara; edo bes­te­la, inter­net bidez ere egin daiteke, www.kirola.hernani.eus web orrian dagoen pdf doku­mentua bete eta bidalita, edo kiroldegiko sarreran u­tzi­ta. 

Hainbat ikastaro, aukeran 
Uretako ikastaroak egongo dira, eta zazpi talde bereizten dira bertan; hala nola, 2016koak, 2015ekoak, 2014koak, 2013koak, 2012-2011koak, hastapeneko hel­du­ena, eta 65urtetik gorakoen hastapenekoa.
Fitness ikastaroak ere ba­daude, hiru motatakoak: korea, hipopresiboak, eta hipopresi­bo­­­ak eta luzaketak, erditu ondo­rengo emakumeentzat. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!