GREBA OROKORRA

Batzar irekia etzidamu, urtarrileko grebaz

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 7a, 00:00

Urtarrilaren 30ean Greba Orokorra egingo da, eta astelehenean batzar irekia antolatu dute Biterin.

Urtarrilaren 30ean, Greba Orokorra egingo da, Euskal  Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta. Hori dela eta, astelehenean, batzar ireki bat antolatu dute, grebaren nondik norakoak zehazteko, arratsaldeko 18:00etan, Biterin. 
Antolakunde honetan hain­bat eragilek hartzen dute parte, hala nola, pentsionadunak, fe­mi­nistek, ekologistek, edota ga­z­te-mugimenduak. 
Antolatzaileek adierazi dute, Hego Euskal Herriko pentsio­du­nen mugimenduak bi urte da­ramatzala pentsio duinen al­de astero mobilizatzen, eta bide horretan, «planto egiteko beha­rra ikusi dugu». Egoera ikusita, beharrezkoa iruditzen zaie jau­zi bat egitea, «lan baldintza, pen­tsio eta bizitza duinaren aldeko borrokan». 
Hori dela eta, astelehen ho­netarako, Greba Orokorrari bu­ruzko batzar irekia anto­latu da: «urtarrileko greba nola landuko du­gun eztabaidatu eta adostea da helburua. Aurrean dugun erron­ka handia izanik, ahalik eta eragile gehien biltzea da asmoa», azaldu dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!