LITERATURA

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 7a, 00:00

70 bat urte pasa dira, Simone de Beauvoirrek 'Bigarren Sexua' liburua plazaratu zuenetik, eta urtemugarekin bat eginez, Irene Arrarats hernaniarrak, euskerara itzuli du.

Feminitatea eraikuntza kultural bat dela eta emakumearen zapalkuntza  hortik zetorrela adi­e­­­razten zuen Simone de Beauvoirrek, duela 70 urte argitaratu zuen Bigarren sexua liburuan.  Honen urtemugarekin bat eginez, eta feminismoaren testu fundazionaletako bat dela kontuan hartuz, Irene Arrarats hernaniarrak euskerara itzuli du liburu hau. 
Simone de Beauvoirri buruz
Familia dirudun batean jaio zen  Simone, baina gaztea zela, familiak kiebrara jo zuela azal­du du Arraratsek. Desgra­zia bat eman arren, Arraratsek aipatu du Simone oso pozik egongo zela egoera hortaz, «horri esker izan zuelako aukera filosofia ikasteko, irakasle moduan ibil­tzeko...»; eta honela heldu zen feminismoaren tes­tu funda­zio­­naletako bat egitera, Biga­rren sexua hain justu, 800 orriko bi liburukiz osatua: lehena, Egita­teak eta mitoak; eta bigarrena, Bizi izandako esperientziak. 

«Bizi-bizirik dagoen liburua»
1949. urteko perspetibatik sortu­tako liburu bat da: «iruditzen zaigu, emakume bat zuria eta frantsesa, pribilegiatua zela; eta bai, pribilegiatua izango zen, ba­tzuen aldean. Hala ere, biga­rren mailako herritarra zen».
Duela gutxi euskeratu du Arra­ratsek liburua, 70. urteurre­narekin batera, eta denbora e­gon arren tartean, Arraratsek adierazi du agerikoa dela liburu honen gaurkotasuna: «bizi-bizirik dagoen liburu bat da, asko pentsarazteko bidea ematen diguna, oraindik ere».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!