DURANGOKO AZOKA

Hernaniarrak ere, Durangoko Azokan

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 7a, 00:00

Iñaki Sanz-Azkue hernaniarra, Durangoko Azokan atzo, Aranzadiren standean.

Ostegunean eman zitzaion hasiera 2019ko Durangoko Azokari, eta bihar arte izango da 54. edizio honetaz gozatzeko aukera, goizeko 10:30etatik iluntzeko 20:00etara. Hernaniar batzuk ere izango dira tartean, beren azken lanak aurkezten.

54. Durangoko Azoka martxan da, eta bertan dira dagoeneko Olatz Zugasti, Rafa Egiguren, Maixa Zugasti, Juanjo Otxan­do­rena, Xabi Solano eta baita Hernani Errotzen Elkartea ere.

Orion Zuzenean, Azokara
Olatz Zugastik ostegunean Biterin aurkeztu zuen Orion Zuzenean diskoa izango du salgai Kantaita Eneako Standean, eta  Gratxina Lertxundi ere bertan izango da. 

Tximeletak hondartzan, aurkezpena
Maixa Zugastik  ordea, gaur arratsaldeko 19:00etan aurkeztuko du Tximeletak hondartzan ipuina, Sagunganbara aretoan: «Hernaniko nire ikasleekin lotura zuzena du ipuinean kontatzen denak»

Baso begiak, album ilustratua
Iñaki Sanz-Azkuek Ainara Azpiazu 'Axpi'rekin egindako Baso Begiak album ilustratu berria ere Durangon izango da. Lamiñarra argitaletxeak eta Zugarramurdiko Sorginen Museoak bultzatuta, haurrentzako album ilustratua argitaratu dute, Ainara Azpiazu Adurizek egindako ilustrazio eta Iñaki Sanz-Azkueren testuekin. 
Audioliburua ere baduela jakinarazi dute, Karolina Sainz de Bikuñak jarritako ahotsarekin osatutako audioliburua. Bestela, liburu originala euskara hutsean idatzia da, baina azokan ere izango da gaztelerazko bertsioa erosteko aukera. 
Aranzadi Zientzia Elkar­te­a­ren eta Elkarren Standean izango dira biak, eta liburuaren aurkezpena Durangoko Azoka­ren ostean egingo dute.

Egiguren, bihar bakarrik
Rafa Egiguren idazle herna­nia­rra bihar bakarrik izango da Du­rangoko Azokan, argitaratu berri duen Txipiroiak bere beltzean liburua aurkezten. Ahotsenean izango da aurkezpena, eguer­diko 12:00etatik 12:30etara. 

Otxandorenaren Eskuaire diska berria
Aztarna Argitaletxeak Juanjo Otxandoren lan berria eskainiko du azokan; musikariaren Esku­aire diska berria. 
Hogei urte bete ditu Juanjo Otxandorenak buzukia jotzen, eta beste hainbeste daramatza Euskal herri-musikaren inguruan lan egiten duten egitasmo ezberdinetan parte hartzen: Alboka, Aintzina eta Oreka TX taldean, besteak beste. 
Orain Eskuaire izenbu­rupe­an, bere lan propioa kaleratu du buruzkia eta Euskal herri-musika uztartu nahian. Aurre­rapen gisa, diskoak Itsu Gaisoa izenburua duen kantu bat da­ramala jakinarazi dute.

Solanoren disko bikoitza, eta bigarren liburua
Xabi Solanok ere disko berria aurkeztu du 54. Durangoko Azoka aprobetxatuz. Lehenengo disko bikoitza kaleratu berri du, Bi izenburupean eta hori ere salgai izango da azokan, bihar arte. Lehenengo diskoak hamahiru kantu berri ditu, eta bigarrenak hamar, ereñotzuarrak gogokoen dituen abestiak bertsionatu disko honetan. Bestalde, Trikitixa Liburua II partitura liburua eta bere diskoa erosteko aukera ere izango da. 

Hernani Errotzen, Nabarralderenean
Hernani Errotzen ere bertan izango da, Nabarraldeko Standean eta sail berriaren lehenengo hiru zenbakiak eta Xosé Estévezen Las matxinadas en Euskal Herria lana izango dira eskuragai, besteak beste. 
Arantzazu, harriz herri do­ku­mentalaren aurkezpena ere egingo dute gaur 11:00etan, eta ondoren USB formatuan izango da salgai. Dokumentala Biterin izango da ikusgai abendua­ren 11ean, arratsaldeko 19:30etan, Erro­tzen hAstearen barruan

 

 

BAILARAKO KULTUR ERAGILEAK, 54. DURANGOKO AZOKAN 
Olatz Zugasti: Orion Zuzenean disko bikoitza, Kantaita eneako standean. 
Maixa Zugasti: Tximeletak hondartzan ipuinaren aurkezpena, Saguganbara Aretoan
Iñaki Sanz-Azkue eta Ainara Azpiazu: Baso Begiak album ilustratua, Aranzadi Zientzia Elkarteko standean.
Rafa Egiguren: Txipiroiak bere beltzean liburuaren aurkezpena, Ahotsenean 12:00etatik 12:30etara 
Juanjo Otxandorena: Eskuaire diskoa, Aztarna Argitaletxearen standean.
Xabi Solano: Bi disko bikoitza eta Trikitixa Liburua II partitura liburua, Mauka Musikagintzaren standean. 
Hernani Errotzen:  Sail berriaren lehenengo hiru zenbakiak eta Xosé Estevezen Las matxinadas en Euskal Herria lana. Gainera. Arantzazu, harriz herri dokumentalaren aurkezpena gaur 11:00etan, dena Nabarralderen standean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!