ATETISMOA

Epea irekita, Wukroren aldeko San Silvestrerako

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 7a, 00:00

Hiru lasterketa egingo dira: 8 urte artekoena, 8-13 urte bitartekoena eta 13tik gorakoena. Izen-ematea: 'rockthesport.com'

Urtea bukatzeko Wukroren aldeko San Silvestre lasterketa antolatu du aurten ere CD Hernaniko Atletismo Sailak, abenduaren 31rako. Adin-tarteka banatuta, hiru lasterketa egingo dira; hirurak, denok egiteko modukoak, helburu nagusia Wukrora bidaltzeko dirua biltzea baita.

Laguntza,  festa giroan
Urtero bezala, Atletismo Sailak Hernani Wukro Fundazi­o­are­kin elkarlanean antolatu du urte­a bukatzeko lasterketa, eta «ira­baz­ten dena, bere oso­ta­sunean, Wukroko oinarri so­­­zioekonomikoa sendotzera egon­go da zuzendua», argitu dutenez.
Ekintzak hiru helburu na­gu­si dituela zehaztu dute. «Wu­kro­ra laguntza bidaltzeko diru errekurtsoak biltzea, adin guz­ti­etako jendea Wukroko e­rre­­­a­­li­ta­tearekin kontzi­entzia­tze­a, eta Gabonen barruan, he­­rri osoa­ren­tzat festa bat antola­tzea». 

Izen-ematea, irekita
Hain zuzen, denentzako modu­ko herri lasterketa da abendu­a­ren 31koa. Arratsaldeko 17:30e­tan 8 urte artekoentzako lasterketa egingo da, 300 metrokoa. Gero, 17:45etan, 8 eta 13 urte artekoena, 800 metrokoa. Eta azkenik, lasterketa nagusia, 18:00etan, 13 urtetik gorakoentzat. Hau, 4 kilometrotakoa. Azken honetarako bakarrik eman behar da izena, eta irekia dago izen-ematea, rockthesport.com webgunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!