Ikasle Abertzaleak

Herri Eskolak gaur, jaiegun arrotzen kontra

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 6a, 00:00

Hernani Institutuko gimnasioan egingo dituzte, 09:30etan hasita: tailerra aurrena, hamaiketakoa gero, eta hitzaldia azkenik. 

Jaiegun arrotzei intsumisioa le­lopean, Herri Eskolak antolatu ditu gaurko, Ikasle Abertzaleak taldeak. Hernani Institutuko gimnasioan jarri dute hitzor­dua, goizeko 09:30etan, jaiegun arrotzen kontra.

Horrela, tailerra egingo dute aurrena, jai eredua lantze­ko. Ondoren, 10:45etan, hamai­ke­takoa egingo dute. Eta buka­tze­ko, infantilizazioari buruzko hitzaldia izango da 11:00etan.

Bestalde, Konstituzio Egu­nean «Euskal Herriko biztan­le­ok ezer ospatzekorik ez» dau­­­ka­­gu­la aldarrikatuz, Euskal Erre­publikaren aldeko mani­fes­­tazioa egingo da Bilbon, eguer­diko 12:00etan, Bihotz Sa­kra­tu­tik abiatuta. Joateko, auto­busa jarri du Hernaniko EH Bilduk. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!