Langile ikastola

Gurasoen paperaz hitzaldia, 10ean

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 6a, 00:00
Bolatxoen dantzak jarri zuen saltsa aurreko ostiralean: bingoa egin zuten Tilosetan, Langileko ikasle ohiek antolatuta

Jara Loirak eskainiko du, Biterin, Langileren 50garren urteurrena dela eta.

50garren urteurreneko ekintze­tan murgilduta dago Hernaniko Langile ikastola. Joan den osti­ralean, bingoa egin zuten Tilo­se­tan, Langileko ikasle ohiek anto­latuta, eta bolatxoen dan­tzak jarri zuen saltsa, berta­ra­tutakoen artean. Hurrengo zita, berriz, datorren astelehenean izango da, abenduaren 10ean.

Hitzaldia eskainiko du Jara Loirak, Madrilgo Centro Bos­ques­cuela Cercedako pedagogia zuzendari izandakoak. Biterin izango da, 18:00etan hasita: Ko­munikazioa eta auto­ritatea; gu­rasoen papera gaur egun. Gaz­telaniaz eskainiko du hi­tzal­dia, eta interesa duen edo­nori dago zuzenduta. Landuko dute, nola konektatu seme-alaben senti­­mendu eta beharrekin; gataz­kak nola ebatzi; eta autoritatea eta errespetatua zein mo­dutan eraman praktikara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!