Zinea

'Intemperie' eta 'Malefica 2' filmak, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 6a, 00:00

Estreinatu berri diren bi peli­­kula jarriko dituzte astebu­ru­an, Biterin. Gaur 22:30etan izango du aurreneko saioa Intemperie filmak. Ihesean dabilen haur bat da prota­go­nista. Bere bila dabiltzan gizonen ahotsak entzuten dituela, artzain batekin egin­go du topo, eta hark babes­tuko du. Ordutik, dena aldatuko da bientzat. 16 urtetik gorakoen­tzat da, eta astelehe­nera bitarte jarriko dute: bihar 19:30etan eta 22:30etan; etzi 19:30etan; eta etzidamu 16:30etan. 7 urtetik gorakoentzat, berriz, Malefica 2 jarriko dute, fantasiazko filmaren jarraipena. Bihar eta etzi izango da, 16:30etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!