Udala

2020ko udal egutegia eskuragarri, eta hurrengo urterako gaia zehaztuta: 'Hernani mugimenduan'

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 6a, 00:00

Udal egutegirako aukeratutako 13 argazkien egileak, beraien argazkiak eskuan dituztela, sari banaketa ekitaldian

Asteazkenean aurkeztu zuten, eta sariak banatu zizkieten, aukeratutako 13 argazkien egileei. 4.000 ale argitaratu dituzte, eta dagoeneko eskuragarri daude, herriko udal eraikinetan.

Dagoeneko eskuragarri dago, Hernaniko udal eraikinetan, 2020ko udal egutegia. 4.000 ale argitaratu dituzte, eta aurre­ne­koak, asteazkenean banatu zi­tuzten, Biterin egin zuten aur­kezpen eki­taldian. Bertan eman zizkieten sariak, Berriaken den­detan era­biltzeko 40 euroko bo­noak, au­ke­ratutako 13 argaz­ki­en egileei.

Eta bertan jakinarazi zuen Oier Agirresarobe zinegotziak, «primizian», zein izango den 2021eko udal egutegiaren gaia: Hernani mugi­menduan, «isla­tze­­ko herriaren dinamismoa, ekintzak...», azaldu zuen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!