Chillida leku

Gaur inauguratuko dute 'Argiaren bila' erakusketa, Eduardo Chillidaren obran zeharreko ibilbidea

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 6a, 00:00
Prest dago 'Argiaren bila' erakusketa, Zabalaga baserrian.

Chillida Lekuko Zabalaga baserrian jarriko dituzte ikusgai 40 obra, artistak material ezberdinetan egin zituenak, argiaren eta arkitekturaren kontzeptuak lantzeko. 
Ekainera bitarte egongo dira bertan.

Erakusketa berri bat hartuko du  gaurtik, Chillida Lekuko Zaba­la­­ga baserriak. Argiaren bila inau­guratuko dute, Eduardo Chilli­­daren obran zehar ibilbidea egi­ten duen erakus­keta, argia­ren eta arkitekturaren bitartez. 

Bi kontzeptu horien inguru­an, Chillidak egin zuen ikerketa islatzen du erakusketak, 40 obra­ren bitartez. Horietatik 31, material ezberdinekin egindako piezak dira: alabastroa, portze­lana, papera, burdina, altzairua eta lur txamota. Eta beste be­de­ratziak, grabitazioak dira. Hori­en bitartez, ikusarazi nahi dute «askotariko formatuak erabili zituela Eduardo Chillidak, ideia horietan murgiltzeko».

1963an Greziara, Italiara eta Frantziara egin zuen bidaia, abiapuntua

Eduardo Chillidaren bidaia bat da erakusketaren abiapuntua: 1963 urtean Greziara, Italiara eta Frantziako Provenzara egin­ zuena. «Kantauri itsasoaren argi ilunera ohituta zegoen, eta ibilbide horri esker, Medite­rra­neoaren argitasuna eta formak deskubritu zituen. Kontzeptu ho­riek, bere eskulturetan txer­ta­tu zituen», azaldu dute.

Abenduaren 12an, erakuske­taren bisita gida­tua egingo dute, arratsaldeko 17:00etan. Sarrera­ren prezioaren barne izango da. Hurrengo egunean, berriz, irakasleentzako bisita antolatu dute, gero ikasleekin klasean landu ditzaketen gaiak landu eta ikasleekin egin ditzaketen bisitak prestatzeko. Eta hain justu, abenduaren 14an, 6 eta 12 urte bitarteko haurrek ikusi ahal izango dute erakusketa, modu ludikoan: rayogramen tai­lerra egingo dute, Nagore Lega­rreta argazkilari hernania­rraren eskutik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!