errugbia

Santanderren zita bihar, gora egiteko itxaropenez

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 7a, 00:00
Aurreko asteburuan , El Salvador taldeari ederki eutsi arren, ez zen nahikoa izan .

Bathco Rugby taldea bisitatuko dute bihar hernaniarrek. Eguerdiko 14:00etan hasita izango da norgehiagoka, Santanderreko San Roman zelaian.

Nahiz eta kirolari askok atse­ denerako tartea izango duten asteburu honetan, ez da errug­ biko jokalarien kasua izango. Partidu garrantzitsua izan­ go dute aurretik, bihar Bathco Rugby taldea bisitatuko baitute hernaniko gazteek, eguerdiko 14:00etan hasita, Santanderreko San Roman zelaian.

Bathco Rugby taldea, 9. pos­ tuan doa, Hernaniri 9 puntuko deferentzia ateraz, Hernaniko gazteak, 12. postuan baitoaz, 3 punturekin. Bathco Rugby eta Hernaniren artean, UBU Colina Clinic eta Cisneros taldeak dau­ de, biak 9 punturekin.

10. partidua irabazteko, esperantzak
Orain artean, 9 partidu jolastu ditu Hernanik, eta partidu guz­ tietan jaso du porrota. Hala ere, biharko 10. jardunaldi honetan, dena emango dute gure herriko mutilek, eta Santanderreko tal­dea garaitzeko esfortzu eta indar guztiak San Roman zelaian utzi­ ko dituzte. Batcho Rubgy taldea 9. postuan doala kontutan har­ tu, irabazteko itxaropena ez da txikia.

Partidu garrantzitsua da biharkoa, Bathco Rugby taldea bisitatuko baitute hernaniko gazteek, eguerdiko 14:00etan hasita, Santanderreko San Roman zelaian. 10. Jardunaldi honetan,

dena emango dute gure mutilek eta herriaren laguntza beharko dute horretarako.

Datozen partiduak

Urtea amaitzeko, datorren aste­ buruan 2019ko azken partidua jokatuko da, eta arerio gogor ba­ ten aurka jokatu beharko du Her­ nanik, Bartzelonaren aurka hain zuzen. Beraz asteburu honetan aprobetxatu beharko dute Her­ naniko mutilek, puntu batzuk gehitzeko. Bartzelonaren aurka­ ko partidua, datorren igandean izango da, eguerdiko 12:30etan, etxeko zelaian.

Herritarren laguntza

Santanderrera joateko autobusa jarri dute Errugby elkartekoek, herritarren laguntza beharrez­ koa baitute, pilak kargatuta ate­ ratzeko zelaira. Beraz, Hernaniko Errugby taldekoak Santanderre­ ra bertaratzeko gonbitea luzatu nahi dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!