futbola

Hernanik Eibar Urko liderraren bisita hartuko du bihar Zubipen

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 5a, 00:00

Ohorezko Erregional Mailako partidua 12:00etan hasiko da. Neskek larunbatean jokatuko dute Beasainen Goierri Gorriren kontra.

ASTIGARRAGA HERNANI  FUTBOLA

Bihar jaieguna izanik, futbol eta kirol jardunaldia aurreratu egin dute talde askok. Honela Hernaniko mutil talde nagusiak bihar jokatuko du 13garren jar­dunaldiko partidua.

Jardunaldi benetan interesgarria izango da dauden partiduak ikusita. Batez ere Hernaniko Ohorezko Erregional mailako taldeak partidu garrantzitsua du aurrean. Bihar, 12:00etan, Zubipen, Eibar Urko liderraren bisita izango du.

Hernaniarrak bolada onean daude eta horri esker hirugarren kokatu dira, Eibar Urko liderra lau puntura dutela. 28 eta 24 puntu dituzte, hurrenez hurren, eta etxekoek irabazten badute puntu batera hurbilduko dira sailkapenean. Anaitasuna da biga­rrena, puntu bakarrera, eta garaipenarekin, sailkapena es­tu­tuko litzateke.

Mundarrok atsedena edukiko du preferente mailan, baita Hernanik ere. Ez ordea beste talde batzuk.

 

Hernaniko neskak Beasainen ariko dira larunbatean

Hernaniko Euskal Ligako neskak garaipen ederra lortu zuten pasa den asteburuan eta larunbatean Beasainen jokatuko dute, 16:30e­tatik aurrera Goierri Gorri taldea­ren kontra Loinazeko fut­bol zelaian. Sei punturen aldea dago bi taldeen artean goie­rri­tarren alde. Hauek ere 13garren jardunaldiko partidua dute.

Ordu berean, 16:30etan, hau ere etzi larunbatean, Hernaniko Jubenil Nazionalak Zubipen jokatuko du  Barakaldoren aurka. Garaipenaren beharra dute her­na­niarrek azken aurrenak baitaude sailkapenean. 14garren jardunaldiko partidua da, le­hen itzuliko azkenaurrena. Bara­ka­l­do arerio gogorra da.

 

Zarkumendegin, gaur eta bihar

Nahiz eta Mundarroko talde nagusiak ez jokatu Zarku­men­degin egongo dira partiduak. Has­teko, gaur, 19:30etan Oho­rez­ko Mailako jubenilek joka­tuko dute Ekintzaren kontra eta bihar, 12:00etan, Lehen Erre­gional Mailakoek dute partidua Luberriren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!