Koxka elkartea

Umoreak blaitu zuen Biteri

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 4a, 00:00
Kike Parra, Telmo Irureta eta Jexux Eizagirre.

Umorea izan zen protagonista, Biterin aurreko astean, Kox­ka elkartearen eskutik antolatutako hiru bakarrizketetan.  Jende asko bildu zen bertan eta asko gozatu zuten Kike Parra, Telmo Irureta eta Jexux Eizagirreren saioekin. Hiruen artean, umorerako gai bilakatu zituzten zahartzaroa Eizagirrek, oztopoak Parrak eta heriotza Iruretak. Telmo Irureta aktoreak itxi zuen eta aurretik ere hainbat ba­karrizketa eskaini ditu Her­na­nin zumaiarrak. Bere emanaldi berriena eskaini zuen. Cuando te mueras. Umore beltz zorrotza baliatuz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!