Udal egutegiaren irabazleen artean sariak eta egutegia banatuko dira gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 4a, 00:00

2020ko egutegia osatzen duten 13 argazkien zortzi egileei banatuko zaizkie sariak, 19:00etan, gaur, Biterin. Aleak ere banatuko dira.

Her­na­­niko Udalak 2020ko udal egutegia osatzeko erabili diren hamahiru argazkien zortzi egileak sarituko ditu, 19:00etatik aurrera, Biteri kultur etxean antolatu den ekitaldian. Bertan banatuko dituzte, egu­tegiaren aurreneko aleak ere. 

Hernaniko koloreak argazki-lehiaketaren irabazleak ondorengoak izan dira: Aurora Alesanco Óses (Emakumea ahalduntzeko artea eta Zinkolore), Nagore Ruiz de Arbulo Urreizti (Ilunabarra), Jose Luis Iraola Peña (Zeruko Argia eta Hernaniko hagina), Asier Goya Etxeberria (Hamaika Kolore eta Bixtak), Agurtzane Eizmendi Zabala (Islada, forma eta kolore jolasa eta Zuritzen), Felix Herrero de Gregorio (Green eta Gorriaren gainean), Borja Gil Fernandez (Harrizko zuhaitzak), Maite Arrieta López (Cerezo japonés hernaniarra).

Hamahiru argazki horiekin osatu du Udalak 2020ko egutegia eta gaur banatuko zaizkie sariak beraien lanengatik. Argazki saritu bakoitzeko 40 euroko eros-txartela bat jasoko dute egileek. Txartel horiek Berriak Merkatarien Elkarteko dendetan erabili ahalko dituzte.

Udalak 4.000 ale argitaratuko ditu eta doan hartu daitezke udal eraikinetan
Udalak egutegiaren 4.000 ale argitaratuko ditu eta udal eraikinetan banatuko da, doan, aleak agortu arte. Jendeak gustoko izaten du udal egutegia eta urtero urtero arrakasta haundia izaten du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!