LANBIDE HEZIKETA

Wukrorako bizikletek, arrakasta

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 4a, 00:00
Lanbide Heziketan bizikleta asko bildu dituzte.

Lanbide Heziketako zentruak eskerrak eman nahi dizkie Wukrora bidaltzeko bizikleten eskaerari erantzun dieten herritar guztiei. «Eskaerak izan duen erantzuna uste genuena baino haundiagoa izan da, eta eskolan bizikletentzako leku gabe gelditu gara. Horregatik, oraingoz bizikleta gehiagorik behar ez dugula adierazi nahi dugu. Orain bizikletak konpontzen ari dira gure ikasleak, eta ahal izan bezain laister bidaliko ditugu Wukrora».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!