Inauterietako kartelak, 9ra arte

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 4a, 00:00

2020ko inauterietako kartela aukeratzeko, lehiaketarako pro­po­sa­menak aurkezteko azkeneko eguna astelehena, hilak 9, da. Biterin entregatu behar dira eta Hernaniko Inauteriak 2020 goiburua izan behar dute. Sinadurarik gabe entregatu behar dira, kartazal itxian; eta bertan zehaztuko dira izen-abizenak, helbidea eta telefonoa. Irabazleak, 600 euroko saria jasoko du: 300 euro dirutan, eta beste 300 euro Berriak elkarteko dendetan erabiltzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!