Kontrakantxa

Kontrakantxaren 13. urteurreneko ospakizunak bihar hasiko dira bertso afariarekin

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 4a, 00:00
'Eurocopa honi ez' hitzaldia eskaini zen Kontrakantxan pasa den astean.

Aurretik 'Hilerokoa' aldizkariaren ale berri bat aurkeztuko da eta bertsotan Ane Zuazubiskar, Aitor Bizkarra eta Eñaut Martikorena ariko dira. Txartelak salgai daude Garin eta Goiz Argin 15 euroan.

Kontrakantxa Gaztetxea urteu­rren ekintzak antolatzen ari da, 13 urteak ospatzeko ur­teu­rren festa. Egitarauari bi­har emango diote hasiera. Au­rre­na, 19:00etan, Hilerokoa al­diz­ka­ria­ren ale berria aurkeztuko dute.

Ondoren, 21:00etan, bertso-afaria egingo da. Hiru lagun ariko dira bertsotan: Ane Zuazubiskar, Aitor Bizkarra eta Eñaut Martikorena. Txartelak oraindik salgai daude Garin eta Goiz Argi tabernetan; bakoitzak 15 euro balio ditu.

Bihar osteguneko txu­pi­na­zoa­ren on­do­ren, astebetez lu­za­tu­ko dira hu­­rren­go ekintzak, igan­de­ko men­­di bueltarekin ha­si­ta. Aben­­du­ko bigarren astean egin­go dira ekitaldi potoloenak. Bes­­­te­ak beste, okupazioa eta etxe­­bi­­zi­­tzen inguruko hitzaldia eman­­go dute Gasteizko Etxe­bi­zi­tza Sindikatuko kideek hila­ren 13an, herri-bazkaria eta kon­­tzer­­tu­­ak izango dira hi­laren 14an... Txartelak salgai jar­tze­an ja­ki­na­ra­ziko dute. Eta bo­ro­bil­tze­ko, garbiketarako dei­tu dute hi­la­ren 15erako, 18:00etan.

'Bilboko Eurocopa honi ez!' hitzaldia eskaini zen

Bestetik aurreko ostiralean Bil­bo­ko Eurocopa honi ez! mu­gi­men­du­ak Kontrakantxan,  Bu­run­tzal­deko aurkezpena egin­ zu­ten. 2020ko ekaina eta uztaila bitar­te­an UEFAk Eurokopako 16garren edizioa egingo du, eta Es­pai­nia­ko futbol selekzioak tal­de­ka­ko faseko partiduak Bil­bo­ko San Mames futbol zelaian jo­ka­tu­ko ditu eta horren aurka hitzegin zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!