Dobera

Negulekuak, Doberak antolatuta Gabonetan

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 3a, 00:00

Taldeak Hernanin eta Ereñotzun osatzen dira eta aukera dago izena emateko. Abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra egingo dira. 

Dobera Euskara elkarteak Negulekuak antolatu ditu berriro ere, aurtengo Gabonetako oporretan aisialdiaz euskeraz gozatu ahal izateko. 
Ereñotzun eta Hernanin osatzen dira taldeak, eta izen-ematea irekita dago denetan. Hamar egunetan zehar luzatuko da Negulekua.

Kantu, jolas eta irteera txikiak egingo dira goizez
Negulekuak abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra bitartean egingo dira, jai-egunak eta asteburuak kenduta, goizeko 09:00etatik 13:30etara.
Hainbat ekintza egiteko aukera izaten da: ipuin kontakizunak, tailerrak, jolasak, kantu saioak, irteera txikiak...

Izenematea irekita eta orria abenduaren 13a baino lehen utzi behar da
Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete, dagoeneko. Negulekuak 3 eta 10 urte bitarteko haurrei (2009-2016 artean jaiotakoei) zuzendutakoak dira. Astebetez izena emateak 50 euro balio ditu, eta bi astetarako, 90 euro; Dobera-Kronikako bazkideentzat, berriz, 40 eta 75 euro balio du izenemateak.
Doberan utzi behar da izen-emate orria, abenduaren 13a baino lehen. Probatzen duenak errepikatzen du.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!