Mus Txapelketa

Joxe eta Mikel Elkarteen Artekoan garaile

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 3a, 00:00
Elkarteen Arteko Mus Txapelketako saridunak Xalapartan.

Onddi tabernako Joxe Amondarain eta Aralar tabernako Mikel Tolosa izan dira Hernaniko Elkarteen Arteko Mus Txapelketan irabazleak. Sariak banatu ziren asteburuan, afalostean, Xalaparta elkartean, bertan jokatu baita aurten txapelketa. Txapeldunek Karobi elkartea ordezkatu zuten txapelketaren 35garren edizioan.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!