Udala

Kontrataziorako dirulaguntzak esleitu ditu Udalak enpresentzako

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 3a, 00:00

Kolektibo espezifikoetako langabeak kontratatzen dituzten enpresa pribatuei emango dira 3.000 eta 9.000 euro arteko dirulaguntzak.

Hernaniko Udalak enpresa pribatuentzako kontrataziorako dirulaguntzak esleitu ditu. Onuradunak Hernaniko enpresak dira eta kolektibo espezifikoetako langabeak kontratatzeko  3.000 eta 9.000 euro artean doazen laguntzak dira baldintzen arabera. Kolektibo espezifikoak: DBSEren jasotzaileak, epe luzeko langabetuak, 35 urtetik beherakoak eta 55etik gorakoak dira.
Baldintzak: 1.-Langabezian dauden pertsonak kontratatzen dituzte lanaldi partzialerako (%50) edo lanaldi osorako, Gizarte Segurantzako erregimen Orokorrean eta gutxienez 3 hilabeteko kontatuarekin. Kontrataturiko pertsonek honako baldintzak bete beharko dituzte: A.- 2019ko maiatzaren 31n baino lehen arentian Hernanin erroldaturik egotea. B- kontratatu beharreko pertsona lan-eskatzaile gisa izena emanda egotea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan.
Dirulaguntza jaso ahal izango dute 2019ko maiatzaren 31tik aurrera egindako kontratazioak. Kontratazioan, diruz la­gundu daitekeen denbora tar­teak (gehienera 6 hilabete), mu­ga 2020 ekainaren 30ean izango du.
2.-Diru-laguntza jasoko duen kontratazioak ekarriko du enpresa onuradunaren plantillaren hazkunde garbia, 3 hilabete aurreko plantillarekin alderatuta.
3.- Kontratatzen den pertsonak enpresa kontratatzailearekin ezin du aurreko 6 hilabetetan eduki kontratua sinatua.

Esleitzeko prozedura
Laguntza lehiaketa bidez emango dira eta diru-laguntza eskaerak hiru epetan ebatsiko dira.Lehenengo ebazpena: 2019ko abenduaren 31 baino lehen aurkeztutako eskaerak. bigarren ebazpena: 2020ko apirilaren 15 baino lehen aurkeztutako eskaerak
Eskabideak egiteko aurrez aurre Hernaniko Udaleko HHZn, Foru Aldundiaren edo Eusko Jaurlaritzaren sarrera erregistroan edo posta bulegoetan egin daitezke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!