Erremontea

Binakako Txapelketak badu aurreneko sailkatua: Uterga

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 3a, 00:00

Juanenea-Barrenetxea IVk eta Uterga-Agirrezabalak osatutako bikoteek irabazi zituzten larunbateko partiduak. 

Erremonteko Binakako Txapelketaren barruan, bi partidu utzi ditu pasa den asteburuak: bata, Juanenea-Barrenetxea IV eta Ansa II-Ionen artekoa, eta bigarrena, Uterga-Agirrezabala eta Matxin III-Endika aurrez aurre elkartu zituena. Juanenea-Barrenetxea IV eta Uterga-Arrizabalaga izan ziren garaile, 40-35 eta 40-37ko emaitzekin, hurrenez hurren. 

Txapelketa osoan jokatu duten partidurik ikusgarriena izan zen aurrenekoa, Juanenea eta Barrenetxeak irabazi zutena.  Izugarrizkoa izan zen partiduaren abiadura, eta dudarik gabe, Barrenetxea izan zen atzean, gakoa izan zuena, bereziki, 22-27 galtzen zijoazenean. Ordutik aurrera, buelta eman zioten. 
Bigarrena ez zen hain ikusgarria izan, baina zirrara berezia izan zuen. 

Uterga, aurreneko sailkatua

Bigarren partidu horretatik atera da, hain justu, Binakako Txapelketako finalerdietarako aurreneko txartela. 
Partidu horri esker, beste lau puntu gehitu zizkion Utergak sailkapeneko puntuazioari, hala, 24 puntu ditu, eta beraz, dagoeneko nahikoak dauzka finaleradietan aritzeko. Gero eta gertuago kokatu dira, baita ere, Azpiroz eta Barrenetxea IV. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!