Boleibola

Asteburu gozoa neskek, eta gazia mutilek, senior mailan

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 3a, 00:00
3-0 irabazi zioten hernaniarrek Ostadar taldeko neskei.

Emaitza bera izan zuten senior mailako bi taldeek: 3-0. Nesken kasuan, aldekoa; mutilek, ordea, galdu egin zuten Bera Beraren kontra.

Nahiz eta emaitzak askotarikoak izan, pozik egoteko moduko asteburua izan zuten Hernaniko boleiboleko taldeek, senior mailan, batez ere.

Nesken kasuan, erraz irabazi zioten Lasarte-Oriako Ostadarreko kideei, 3-0. Hiru setak haien esku izan ziren, dudarik gabe: 25-17, 25-8 eta 25-23 irabazita. Hori horrela, eta partidurik galdu gabe, sailkapenaren aurreneko postuan mantentzen dira.

Mutilek aldiz, emaitza bera izan zuten, baina aurkariaren aldekoa. 0-3 galdu zuten Bera Bera taldearen kontra, gizonezko Euskal Ligaren liderraren kontra, hain zuzen.

Galdu bai, baina ederki borro­ka­tu­ta­ko partidua egin zuten he­rri­ta­rrek. Izan ere, bazekiten mai­la altuko taldea zutela au­rre­tik, Estatuko lehenengo mai­lan jokatu baitzuen iaz, eta ha­la­xe izan zen.

Partiduak bi zati izan zi­tu­en: aurrenekoa, lehen jokoa; eta bigarrena, bigarren eta hi­ru­ga­rren jokoak. Lehenengo jo­ko­an etxekoak urduri zeuden, eta 13 akats eginda, 16-25 erraz gal­du zuten. Hurrengo bi jokoak orekatuagoak izan ziren: 23-25 eta   20-25ko emaitza izan zuten, hurrenez hurren.

Urduritasunak eta esperientzia faltak hainbat akats egitera eraman zituen.

Orain bi astera jokatuko dute hurrengo partidua, Logroñoren kontra, haien etxean. Partidu gogorra izango da hau ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!