atletismoa

Hernaniar koadrila bat, Valentziako Maratoian

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 3a, 00:00
Valentziako Maratoian parte hartu zuten sei hernaniar, lasterketaren bezperan.

Sei lagunek hartu zuten parte igandean, eta lauk bukatu zuten. Ane Otaegi, bigarren Oianguko Krosean.

Valentziako Maratoia jokatu zen igandean, eta bertara joan zen sei laguneko hernaniar taldea ere, 42,195 kilometroko proban parte hartzera. Fermin Tolosak 3:06:23 denboran osatu zuen; Fer­nando Gonzalezek 3:22:40; Martxel Rodrigok 3:25:36; Javier Gonzalezek 3:49:02; eta Julian Menak eta Paco Gallegok proba utzi behar izan zuten, 27garren kilometroan.

 

CD Hernaniko 12 atleta, Oianguko Krosean

Igande goizean bertan jokatu zen Oian­guko Kro­sa ere, Ordi­zian. Eta bertan izan ziren CD Hernaniko 12 atleta, kategoria ezberdinetan. Ane Otaegik, gai­nera, podiumera igotzea lortu zuen, junior mailan bigarren sailkatuta. Zazpigarren izan zen Gorka Lopez de Arregi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!