xakea

Aurreneko postuan berdinduta, Evgeny Makarov izan da txapeldun azkenean, Edu Sanzen aurretik

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 3a, 00:00

Alain Gonzalez, Evgeny Makarov, Miguel 'Xerpa', Nikolas Sanz, Edu Sanz eta Maitane Otaolea, sariekin.

Seina punturekin bukatu dute, eta beraien artean jokatutakoa irabazi izanak eman dio garaipena, Makarovi. Miguel 'Xerpa' izan da Hernaniko onena, Maitane Otaolea aurreneko emakumezkoa, eta Alain Gonzalezek eta Nikolas Sanzek irabazi dute Haurren Txapelketa.

Estu zeuden gauzak, Hernaniko Xake Txapelketaren azkeneko jardunaldia iristean; eta orain­dik eta estuago geratu ziren, azkenean: seina punturekin, aurreneko postuan berdinduta bukatu dute Evgeny Makarovek eta Edu Sanzek; eta beraien arteko partida irabazi izanak eman dio txapela, Makarovi.

Makarov eta Miguel Xerpa­ hernaniarraren arteko partida zen erabaki­garria, igandean. Eta berdinke­tarekin bukatu zen, haien arte­koa. Horrekin, eta Edu Sanzek Udo Esnaolaren kontra lortu­ta­ko garaipenarekin, bu­ka­­tu zuten berdinduta, sailka­penaren gorenean. Hirugarren postuan ere, berdinketa izan da azkenean, Xerpa eta Eneko Martiarenaren artean, bost pun­turekin. Eta horrela, aurre­neko hernaniarraren saria jaso zuen Xerpak.

Iñaki Erdozio izan da bos­garren, 4,5 punturekin; eta sei­ga­rren postuan, 4 puntu­re­kin, sei lagun: Udo Esnaola, Ibon Ra­mos, Oxan Altuna, Joxe Ramon Altuna, Javier Burgos eta Mikel Zubia.

Maitane Otaolea izan da au­rreneko emakumezkoa, 3,5 pun­turekin, Eli Agirreri partida erabakigarria irabazi ondoren. Eta saria izan zuen Otaoleak: aurre­neko aldiz aritu direlako hiru emakume, Hernaniko Xa­ke Txa­pelketa jokatzen.

 

Alain Gonzalez eta Nikolas Sanz onenak, haurretan

Igandean jokatu zen, baita ere, Haurren Xake Txapelketa Azka­rra, eta 12 haurrek hartu zuten parte. 11 urtetik gorakoetan, Nikolas Sanzek irabazi zuen, Jon Sagarnaren aurretik; eta 10 urtetik beherakoetan, Alain Gonzalez izan zen onena, Ekain Estefanori aurrea hartuta.

Beraien arteko finalean, gaz­teena nagusitu zen, nagu­si­a­goaren aurrean: Alain Gon­za­lezek irabazi zuen partida.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!