Alvaro Valera Belmonte

«Hasieratik saiatu naiz badakidana erabiltzen; hizkuntza bat horrela ikasten da»

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 3a, 00:00

Urtebete da Álvaro Valera Belmonte euskara ikasten hasi zela. Ez luke edonork asmatuko, daukan maila ikusita!

Murtzian, hiriburuan jaio zen Álvaro Valera Belmonte orain 29 urte. Urtebete baino gehixeago daramaki Euskal Herrian, eta urtebeteren bueltan Hernanin, Santa Barbara auzoan. «Men­di­­ra joatea gustatzen zait, eta eskalatzea. Eta jendea eza­gu­­tzea», dio. Horrek guztiak la­gun­du dio, hain zuzen, euskara ikasten, hain denbora gutxian, eta hain ondo! 

Nolatan etorri zinen Euskal Herrira? Noiz?
Ekonomika ikasi nuen, eta lan bila ari nintzen eta ez nuen ezer aurkitzen. Horregatik, ez neukanez lanik, joan nintzen Pirinioetara eski estazio batera, lan egitera, eskiatzera… Pixka bat ondo pasatzera. Egoteko supermerkatu batean, nahiago nuen kanpora joan. Han ezagutu nuen lagun bat. Bere anaiak lan egiten zuen hemengo enpresa batean, eta etorri nintzenean behin bisita bat egitera, utzi nuen curriculuma enpresan. Eta urte bat eta gero deitu zidaten lan egiteko kontulari bezala. Berez zen nire lehenengo aukera lan egiteko nire ikasketekin lotuta. Horregatik etorri nintzen, lan egitera. 

Ordurako bazenekien euskaraz?
Ezer ez. Beno, hitz batzuk: kai­xo, egun on… Gutxi-gehiago. He­men­go lagunak neuzkanez, gauza batzuk bai.

Eski estazioan hasi zinen euskara ezaguten? 
Ez eski estazioan bertan, baina bai, zen hemengo nire lagunarekin. Ez zen lehenengo-lehenengoa. Bai­na hemengo pertsona batekin ha­rre­ma­na edukitzeak eragin zuen. Berez, gure harremana erdaraz zen. Baita ere, musika pixka bat euskaraz entzuten nuen. Kortatu.  

Ikasi, hortaz, hemen egin duzu?
Duela urte bat hasi nintzen ikasten. Iritsi nintzen 2018ko apirilean eta hasi nintzen euskaltegian urrian. Baina esan behar da nire ingurua euskalduna dela. Eta gainera, erraztasuna daukat hizkuntzekin.

«Denok daukagu azentua, eta nire ustez hori oso aberatsa da»

Gauza bat da euskaltegian ikastea, eta bestea, euskaldunen artean murgiltzea… Laguntzen dute euskaldunek?
Nik eskertu behar diot nire in­gu­ru­ari. Nire lagunak hasieratik sa­ia­tu dira nirekin harremana eus­ka­raz edukitzen. Nik ez dau­kat lotsarik hitz egiteko hiz­kun­tza batean, ez dudana ondo menderatzen. Orduan, ha­sie­ra­­tik beti saiatu naiz gauzak esaten, badakidana erabiltzen. Eta berez, hizkuntza bat horrela ikas­ten da, ezta?

Zer izan da zailena? 
Nik ikasi nituen frantsesa eta ingelesa institutuan, de­nok bezala ia-ia. Euskara be­rez oso desberdina da beste hiz­kun­tzen ondoan. Hasieran kos­ta­tu zitzaidan pixka bat. De­kli­na­bi­de­ak bukaeran izatea niretzat ez zen normala hizkuntza batean. Nik  ikasi nituen hizkuntzak izan dira erdarazko forma ber­di­ne­ko­ek. Orduan, bukaeran jar­tzea lagun-ekin, etxe-ra… ni­re­tzat zaila zen. Hori izan da zai­le­na, eta aditz-laguntzaileak. Ha­sie­ran ez da erraza. Nor-nori-nork… Baina nire ustez oso ondo mol­datu naiz. Nik banekien niretzat hiz­kun­tzak errazak zirela. Baina ez naizenez Espainiatik kanpo bizi denbora nahikoa beste hiz­kun­tza bat menderatzeko eta egunero hitz egiteko eta era­bil­tze­ko, horregatik ez nuen bes­te hizkuntza bat hain azkar men­de­ratu. 

Ingelesarekin hobeto moldatzen zara?
Orain euskara irabazten ari da! Baina denbora gelditzen zait. Agian, hitz egiteko, euskararekin hobeto, soltura gehiago daukat. Baina ulertzeko, batez ere, irakurtzean… Adibidez, Kronika hartzen dudanean, kostatzen zait pixka bat. Pentsatu behar dut. Ingelesezko egunkari bat, euskarazkoa baino errazagoa da nire ustez. Baina hitz egiteko, seguru asko, euskararekin ho­be­to. Egunero hitz egiten dudalako.  

Murtziar lagun bat ere egin omen zenuen hemen, eta euskaraz aritu zineten…
Bai! Lagun batek aurkeztu zidan Donostian, eta hitz egin genuen euskaraz. Eta lagunak esaten zuen: zein polita, bi murtziar elkarrekin euskaraz hitz egitea! 

Eta arraroa, ezta?
Ez. Euskaldun berri batekin euskaltegian bezala!

Euskara eta euskalkiak, gaztelaniaz ere nork bere azentua… Horren aldekoa zara?
Jendeak hemen esaten dit nire erdara ez dela ulertzen. Baina haien euskara da nahi duten bezalakoa! Denok daukagu azen­tua, eta nire ustez hori oso abe­ra­tsa da. Hasieran, hona iri­tsi nintzenean, hemengo jen­dea­re­kin ulertzea kostatu zitzaidan. Zuek diozue Gipuzkoan nahiko ba­tu­an hitz egiten dela, baina kan­po­ta­rron­tzat edo euskaraz hitz egiten ez dugunontzat zaila da. Niretzat, hemengo euskara eta nire probintziako erdararekin, ia-ia, antzekoa gertatzen da; ba­koi­tzak hitz egiten du nahi duen bezala!

Gaur Euskararen Eguna da. Arraroa egiten zaizu?
Iritsi nintzenean Hernanira, le­he­na­go Donostian bizi nintzen, Eus­ka­ra­ren Eguna zen justu. Arra­­roa? Hemengo ospakizuna da. Normala da hemen. Iaz gra­zia egin zidan udaletxean Kons­ti­tu­zio Eguna aldatu zela Euskararen Egunarengatik. Hemengo his­to­ria­ri begira, ulertzen dut. 

Orain zein mailatan ari zara ikasten? Zein duzu helburua?
Hasieran, nire helburua zen lagunekin hitz egitea, kalean hitz egitea. Baina nire ustez hori lortu dut. A1 maila egin nuen eta aurten B2 mailan nago. Hasieran kostatu zitzaidan pixka bat baina, orain, hobeto. Baina orain ikasten ari naizena ez da ia-ia kalean erabiltzen. Adibidez, egunkaria irakurtzen dugu, irratia entzuten dugu… Eta beste maila bat da. Saltoa oso  handia izan da. Esan nahi dut kurtso honetako gauzak ez direla kalean ikasten. Orduan, ez dut hain azkar ikasiko. Orain ikasi egin behar da! Ez da nahikoa kalean aritzearekin. Ikasi behar da etxean! Baina ezin dut aurkeztu azterketa egitera, HABEko burokraziagatik ezin delako mailarik saltatu, eta beraz, presarik gabe ari naiz. Oraindik ez dut titulurik behar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!