Inauteriak 2020

Astebeteko epea, kartelak aurkezteko

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 2a, 00:00

2020ko inauterietako kartela aukeratzeko, lehiaketa jarri du martxan Hernaniko Udalak; eta datorren astelehena da, pro­po­sa­menak aurkezteko azkeneko eguna. Biterin entregatu behar dira, formatu digitalean. 32 zentimetroko zabalera izan behar dute, eta 48 zentimetroko altuera. Hernaniko Inauteriak 2020 goiburua izan behar dute. Sinadurarik gabe entregatu behar dira, kartazal itxian; eta bertan zehaztuko dira izen-abizenak, helbidea eta telefonoa. Irabazleak, 600 euroko saria jasoko du: 300 euro dirutan, eta beste 300 euro Berriak elkarteko dendetan erabiltzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!