Berriak elkartea

300 deskontu-bono gaurtik, ia 70 dendatan

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 2a, 00:00

'Hernani-Bonoa' kanpaina jarri du martxan Berriak elkarteak, eta 300 deskontu bono egongo dira salgai.

Bigarrenez jarri du martxan, Berriak merkatari eta ostalarien elkarteak, Hernani-Bonoa kan­paina. Eta gaurtik abenduaren 10era bitarte (edo bukatu arte), 300 deskontu bono jarriko di­tuz­te salgai, elkarteko ia 70 dendatan erabiltzeko.

Bonoak Berriak elkartearen lokalean (Andre kalea 30) es­ku­ratu ahal izango dira, goizeko 09:00etatik 14:00etara, edo arra­tsaldeko 16:00etatik 18:00etara. Bono bakarra erosi ahal izango da, NAN bakoitzarekin; eta ge­hienez ere, bi NAN aurkeztu di­tzake, pertsona bakoitzak.

%20ko deskontua, erosketetan

Bono horiekin, %20ko deskontua jasoko dute herritarrek, eros­ketak egiterakoan. Izan ere, 40 euroan erosiko dute bonoa, eta horrekin, 50 euro gasta­tu ahal izango dituzte, kanpainarekin bat egin duten komertzioetan. Gainera, Hernani Txartela dau­ka­tenek, 40 euro beharrean, 38 euro ordainduko dituzte.

Urtarrilaren 6ra arte erabili ahal izango dira bono horiek, mota guztietako ia 70 dendatan: elikadura, jantziak, oinetakoak, aisialdia eta kultura, kirolak, edergintza... Denda horiek, kan­painaren kar­tela izango dute eskaparatean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!