Gaztelekua

Bi hilabeterako programa berezia osatu du Gaztelekuak

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 2a, 00:00

Abenduko eta urtarrileko ekintzak eman dituzte aditzera, neguko oporraldikoak barne; orduan, gainera, lau orduz egongo da zabalik.

Abendukoa bakarrik ez, urta­rri­­leko ekintzen egitaraua ere osatu du Hernaniko Gaztelekuak; eta tartean dira, noski, ne­gu­ko opo­rraldirako prestatu dituz­te­nak ere. Horrela, zirku tailerra egingo dute abenduaren 26an, Biterin; Donostiako Txuri-Urdin izotz pistara egingo dute irteera, hurrengo egunean; eta Irungo Karting Indoorrera joan­go dira urtarrilaren 4an.

Gaine­ra, neguko oporraldi­an, egunean lau or­duz egongo da zabalik Gaztele­kua.

Baina ekintza horiek guztiak baino lehen, gehiago izango di­tuzte, bihar bertan hasita: Kahoot izeneko jolasarekin ari­­ko dira. Eta ostegun eta osti­ra­lean, Euskeraren Eguna ospa­tuko dute, bi ekintzarekin.

ABENDUKO EGITARAUA

3, Kahoot jolasa

4, Mahai-jolasak euskeraz

5, Hizkuntzen murala

10, Pelikula: Diarios de la calle

11, Balore solidarioak

12, Sukaldaritza: bizkotxoa

13, Gaztelekuko eskubideak eta betebeharrak

15, Gaztelekua apaindu

17, Eskulana: zuhaitzak

18, Nairobitarra jolasa

20, Wii bideojokoa

21, Txistor-jana Gaztelekuan

26, Zirku tailerra, Biterin

27, Txuri-Urdinera irteera

28, Urte bukaerako desioak

*Abenduaren 2, 7, 8, 9, 16, 23, 24, 25, 29, 30 eta 31n itxita

 

URTARRILEKO EGITARAUA

2, Ideien zaparrada

3, Pelikula: Las ventajas de ser un marginado

4, Irungo Karting Indoorrera irteera

9, Eskulana: koadroak margotu

12, Eskulana: pultsera tailerra

14, Merienda osasuntsua

16, Ideien zaparrada

17, Henna tailerra

22, Saskibaloia, Latsunbeko
kirol pistan

25, Mastertxef: pintxoak

28, Hama Bead tailerra

30, Ekintza izarra

31, Virus! txapelketa

*Urtarrilaren 1, 5, 6, 7, 13, 20 eta 27an itxita

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!