Kiroldegia

Zabalik dago izena emateko epea gaurtik, kiroldegiko ikastaroen bigarren txandan

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 2a, 00:00

Bigarren hiruhilekorako apuntatu daiteke, uretako zein fitness aretoko ikastaroetan. Ikasle ohiek, abenduaren 18 edo 19an egin behar dute.

Gaur zabaldu du epea Hernaniko kiroldegiak, bigarren hiruhile­ko­ko ikastaroetarako; 2020ko urta­rriletik apirilera izango di­ren horietarako, hain justu.

Abenduaren 16ra arte apun­tatu ahal izango dute, aurretik ikastaroan parte hartu ez du­te­nek. Ikasle ohiek edo lehendik dauden ikasleek, berriz, aben­duaren 18an edo 19an egin be­har­ko dute izenematea.

Kiroldegiko bulegoan egin be­harko da, astelehenetik osti­ralera, 08:00etatik 14:00etara. Interneten ere eskuratu daiteke izenematea orria: www.kirola.hernani.eus, ikastaroen atalean. Bertan dagoen izenemate orria bete, eta entregatu kiroldegiko sarreran, edo bidali posta elek­­tronikoz, kirola@hernani.eus hel­bidera. Informazio gehiago­ra­ko, deitu 943 55 21 85 telefonora.

Uretako zein fitness are­to­ko ikastaroak daude aukeran. Igeriketakoak, adin guztieta­ra­ko daude, hiru urtetatik ha­sita. Eta fitnessean, korea, hipo­presi­boak, zein erditu berri duten emakumeentzako saioak es­kai­ni dituzte.


HERNANIKO KIROLDEGIA - Bigarren hiruhilekoa

Uretako ikastaroak:

-2016koak: astelehen eta ostegunetan 17:15etan; edo larunbatetan 09:30etan

-2015ekoak: astearte eta ostiraletan 17:15etan; edo larunbatetan 09:30etan

-2014koak: astelehen eta ostegunetan 18:10etan; astearteetan 17:15etan; edo ostiraletan 18:10etan

-2013koak: astearteetan 17:15etan

-2012 eta 2011koak: ostiraletan 18:00etan

-Hastapena helduak: astearte eta ostegunetan 08:00etan edo 19:50etan

-Hastapena 65 urtetik gorakoak: astearte eta ostiraletan 10:30etan

Fitness aretoko ikastaroak:

-Korea: astearte eta asteazkenetan 17:30etan; astearteetan 18:00etan; edo ostegunetan 20:00etan

-Hipopresiboak: astearteetan 19:30etan (lehenago egon diren ikasleentzat soilik) edo 20:00etan; asteazkenetan 08:30etan; edo ostegunetan 11:00etan

-Hipopresiboak+luzaketak (erditu ondorengo emakumeentzat): astearteetan 10:30etan (hilabetero, izenematea begiraleen bitartez)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!