Errugbia

Minutu gutxi falta ziren arte, balentriarako esperantza

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 1a, 00:00
Erabat lokaztuta ageri ziren Landareko zelaia eta jokalariak, bereziki bigarren zatian.

Primeran eutsi zion Hernanik atzo, Landareko zelai lokaztuan, El Salvador indartsuari. 5-17 galdu zuten azkenean, eta punturik gabe geratu ziren.

Balentrietarako bikote ezin in­dartsuagoa osatu dute beti, Her­nanik eta lokatzak; eta ez zuten urruti izan atzokoan ere, El Sal­vador indartsuaren kontra. Par­tidua bukatzeko lau minutu fal­ta ziren arte mantendu zuten es­perantza trikoloreek, Landa­re­­ko zelai lokaztuan;  baina ezin izan zuten azkenean: 5-17 na­gu­situ zen Valladolideko tal­dea, eta punturik gabe geratu ziren hernaniarrak.

El Salvadorren nagusitasuna espero zen hasieratik, eta hala izan zen; baina beste behin, hortzak erakutsi zizkion talde hernaniarrak, faboritoari. Ondo eutsi zien Valladolidekoen era­so­ei, eta 14garren minutuan Jor­ge Emanuel Garciak lortu­ta­ko entsaioa izan zen alde ba­ka­rra markagailuan, ia atse­de­­nal­di­­ra arte: 37an lortu zuen bi­ga­­­­rre­na, Martin Du Toitek (0-12). Bai­na borrokarako zegoen Her­na­ni, eta atsedenetik buel­tan, bere­ha­la gerturatu zen, Erik Goñi­ren entsaioarekin (5-12).

Hortik aurrera, aukera gu­txi izan zituzten trikoloreek, baina esperantza bai, partidua berdintzeko, edo eskura zeuka­ten defentsako bonusa lortzeko behintzat. Lau minutu falta zi­re­nean, ordea, erabakita utzi zuen partidua El Salvadorrek, hirugarren entsaioa gauzatuta (5-17). Lan haundia eginda ere, esku hutsik berriro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!