XAKEA

Hiru buru eta txapela bakarra gaur, Xake Txapelketaren azkeneko partidetan

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 1a, 00:00

Gaur jokatuko dute azkeneko partida, Hernaniko Xake Txapelketako guztiek.

Arratsaldeko 16:00etan hasiko da azkeneko jardunaldia, Kixkal tabernan; eta Evgeny Makarovek, Miguel 'Xerpa'k eta Edu Sanzek daukate aukera, txapeldun izateko.

Gaur bukatuko da, Hernaniko Xake Txapelketa; eta azkeneko partiden atarian, hiru jokalarik daukate aukera, aurtengo txa­pe­la janzteko: Evgeny Makarov, Miguel Xerpa eta Edu Sanz.

Arratsaldeko 16:00etan hasi­ko da zazpigarren jardunaldia, azkenekoa, Kixkal tabernan. Elkarren kontra ariko dira Ma­karov eta Xerpa, eta Udo Esnaola izango du aurrez aurre, Sanzek. Sailkapeneko buru da Makarov, 5,5 punturekin, eta puntu erdira bigarrena da Sanz, 5ekin. Xerpa, berriz, 4,5 punturekin dago, bai­na gaur irabazita, Makarov ber­dinduko luke sailkapenean. Eta horrek, aukera emango lioke Sanzi txapela janzteko, Esnao­la­ri irabaziz gero.

Gainerakoek, ez daukate txa­peldun izateko aukerarik. Lau­ga­rren postuan berdinduta dau­de Esnaola, Eneko Martiarena eta Ibon Ramos, lau punturekin. Elkarren kontra ariko dira Mar­tiarena eta Ramos.

Hauek dira, gaur jokatuko diren beste sei partidak, postu­en dantzarekin lehian: Iñaki Erdozio eta Jose Mari Berrotaran; Beñat Murua eta Javier Burgos; Maitane Otaolea eta Eli Agirre; Joseba Goikoetxea eta Joxe Ra­mon Altuna; Iñaki Arrieta eta Jose Gonzalez; eta Peru Domin­guez eta Mertxe Egizurain.

 

Haurren Txapelketa, gaur

Azkeneko jardunaldiarekin ba­te­ra, jokatuko da baita ere Hau­rren Xake Txapelketa Azkarra, Kixkal tabernan bertan, ordu berean hasita. 14 urtetik behera­koentzat izango da.

Eta bata zein bestea bukatu ondoren, 18:30ak aldera izango da sari banaketa. Saria jasoko dute helduen txapelketako bi onenek, Hernaniko aurreneko­ak, aurreneko emakumezkoak, eta haurren txapelketa azkarre­ko bi onenek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!