ITUROLATARROK

Ama autonomoa ala ama eta autonomoa?

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 30a, 00:00

Amak eta autonomoak garen emakumeak benetan gure denboraren jabe gara ala lan-bateragarritasun faltsuaren amua irentsi dugu?

Gure arbaso feministek ema­ku­­­me­on askapenaren al­de jo-ta-ke borrokatu zu­te­­nean ez zekiten zein zaila izango zen lana eta amatasuna uztar­tzea. Egun, haurrak izateko adi­ne­­­an dagoen edota jada ama den emakume batek i­lar­gira jo­a­­­tea bezain zaila du enplegu bat aurkitzea; horregatik, au­to­no­­­mo egitea ia aukera bakarra du, seme-alabak zaintzeko den­­bora izan nahi badu be­de­ren.
Amatasuna ez da balo­ra­­­­­­­tzen, nahiz eta gure ondo­ren­­­­­goak etorkizun hur­bi­le­­­­an eko­­­no­­­mia­­ri eutsiko di­o­­­­te­­­nak izan­­­go diren. Zer es­pe­­­ro daiteke egu­­­nen batean ama izan ahal iza­­te­­ko beren obu­­lu­­ak izoz­te­ra behartzen gai­­tu­en gizar­te batengandik? Ama­­ta­­su­­­na atzeratzea eta, on­­­do­ri­oz, ugal­kor­ta­sun-tra­­ta­­­­­­­men­­due­­­ta­ra jo­tze­ra derri­gor­tzen gai­tu­en an­to­la­­kun­tza-sis­­te­­ma ba­ten­gan­­dik? 
Ni ama eta autonomoa naiz. Nire lana aurrera ate­ra­tze­ko zain eta muin dihardut egu­ne­ro, nire seme-alaben za­in­tza inori egokitu gabe. Ez da, ordea, inolaz ere erraza. Biz­­kor­tu daitezela gobernuak eta enpresak, inork eusten ez duen gizartea balantzaka egin eta amiltzen baita. 

María Rodríguez Mouriño. 
CINCO PRODUCCIONES

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!